basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen98.jpg
Besteak 16
azaroa
2010

Maider Undak amaiera emango die BATek Busturialdeko gazteekin egin dituen topaketei

Ekaitz Saiesek eta Alberto Iñurrategik ere bere esperientziak partekatu dituzte azken hilabetean

Urremendik kudeatzen duen Busturialdeko Gazte Planak, garapen perstsonalerako programa aitzindaria jarri du martxan aurten eskualdeko gazteei zuzenduta. Honen barruan esperientziak eta bizipenak partekatu didutzte BAT Basque Team-eko kirolariekin, Euskadi Kirola Fundazioan dauden goi mailako kirolariekin hain zuzen ere.

Urriaren 8an egin zen lehendabiziko topaketa Ekaitz Saies piraguistarekin, 2009an Munduko txapelduna izandakoa eta Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan egoteko aukerak dituen gazte donostiarra. Urdaibaiko paduratik zeharkaldia egin zuen gazteekin eta ondoren hitzaldi mamitsua eskaini zuen Gautegiz-Arteagako Kultur Etxean.

Azaroaren 5ean berriz Alberto Iñurrategiren txanda izan zen. Naturgas Broad Peak 2010 espedizio arrakastatsutik itzulia berria da Alberto, mendi horretako hiru tontorrak kateatu eta lehen aldiz euskal mendizaletsunak zortzimilako batean bide berria zabaldu eta gero. Aretxabaletako mendizaleak bere hastapenetaz hitz egin zuen eta gazteak animatu zituen abentura berriak ekitera gozatzeko helburu bakarrarekin. Topaketa "Gure Himalaya" dokumentalaren emanaldiarekin amaitu zen.

Maider Undaren parte hartzearekin amaituko dira topaketak datorren ostiralean, azaroaren 19an. Maiderrek lehenbizi borroka libreko erakustaldia eskeiniko die gazteei, bertan jorratzen diren teknikak, arauak eta kirolariaren ezaugarriak plazaratuko dituelarik. Aipatu beharra dago Maider izango dela seguraski Londres 2012ko hitzorduan izango dugun euskal ordezkarietako bat, 72 kiloz azpiko kategorian. Bukatzeko, Maiderrek solasaldia izango du Busturialdeko gazteekin eta bertan goi mailako kirolean izandako esperientziaz mintzatuko da, Oletako baserriko lanaz eta Londres 2012ra begira dituen helburuetaz.