basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen96.jpg
Besteak 08
azaroa
2010

Leire Olaberria Europako omnium Txapelduna Pruszkow-n (Polonia)

Jokoetarako baliagarria den modalitate berria irabaziz gertuago dauka Londres 2012ko hitzordua

Nazioarte mailan arrakastaz arrakasta ari da Leire Olaberria. Beijing 2008ko Olinpiar Jokoetan puntuazioko proban brontzezko domina lortu zuenetik Ikaztegietako txirrindulariak ez du hutsik egin. Txapelketa aurretik egindako probek argi erakusten zuten Leire gai zela onenekin lehiatzeko omnium-ean, baina lortutako garaipenak aurreikusitako guztia gainditu du.

Larunbateko saioan hartu zuen sailkapeneko lideratza, omnium-a osatzen duten proben artean lehendabizko hirurak jokatu ostean: itzulia abiaduran, puntuazioa eta eliminazio edo kanporaketa. Gaur era ezinhobean ekin dio bigarrens egunari,  jazarpenean bigarren amaitu duen arren estatuko marka berria ezarri du, berak zuen aurreko denbora hiru segundu baino gehiago onduz. Scratch-a eta 500 metroak baino ez ziren geratzen eta hauetan, lehia estua izan den arren, Leirek lehen postuari eutsi dio urrea irabaziz. Tatsiana Sharakova bielorrusiarra izan da bigarren sailkatua eta Malgorzata Wojtyra poloniarrak eraman du brontzezko domina.

Garaipen honi esker, BAT Basque Team-en babespean ari den txirrindulariak bere palmaresean estreinekoz lortu du garaipena "ominum berrian" eta era berean gertuago ikusten du Londres 2012ko Olinpiar jokoetan egoteko aukera.