basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen95.jpg
Besteak 04
azaroa
2010

Unai Elorriaga, Asier Maeztu, Leire Olaberria eta Ana Usabiaga Pruzkow-eko europako txapelketara

Londres 2012rako atzerako kontaketa hasiko da pistako txirrindularitzan

Beste behin ordezkaritza zabala izango du BAT Basque Team-ek pistako txirrindularitzaren hitzordu garrantzitsuenetarikoan, alegia, Poloniako Pruzkow hirian azaroaren 5tik 7ra bitartean jokatuko dena. Cespa Euskadi taldeko Elorriaga eta Usabiaga, Olaberria eta Maezturekin batera, Juan Martinez Oliver estatuko hautatzaile berriaren 13 laguneko zerrendan sartu dira. Berriz ere Leire Olaberria izango da aukera gehien dituena onenekin lehiatzeko, Herning-eko (Danimarka) mundialea egindako lan bikaina errepikatzeko helburua duela.

Txapelketa hurrengo Olinpiar Jokoetarako sailkapena erabakiko duen sistema berriaren abiapuntua izango da. Izan ere, hemendik aurrera honako txapelketa hauek hartuko dira kontuan: 2011 eta 2012ko Munduko Txapelketak, urte hauetako Europako Txapelketak eta 2010-11 eta 2011-12 deboraldietako Munduko Kopako saioak.