basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Besteak 02
azaroa
2010

Titulua lortzeko aukera guztiak galdu ondoren Eunate Aguirre venezuelan gailendu zaio Isabela Sousari

Brasildarrak IBA TOUR zirkuituko txapeldun izateko behar zituen puntuak eskuratu zituen

Dotore, era ezinhobean esan zion agur Eunate Aguirrek IBA TOUR 2010 zirkuituko tituluari. Sopeloztarrak denboraldiko azken txanpa bikaina burutu du baina erregulartasun horrek ez dio ahalbidetu Isabella Sousa brasildarra gainditzea. Lehen aldiz lortu du garaipena Sousak, zirkuituko lehen saioetan lortutako abantaila baliatuz. Surfing bikaina burutu zuen Eunatek Venezuelako Isla Margaritan, oraindik Tomás urakanak itsasoan utzitako arrastoa somatzen zela. Eunateren hitzetan "olatu luze eta trinkoetan" moldatzen da hobekien bere surfeatzeko era eta aipatutako olatuek maila bikaina erakustea ahalbidetu zuten.

Finalean erraz menderatu zuen Isabella Sousa txapelduna, 7 puntuko bi olaturekin brasildarrak egindako 5 puntuen aurrean. Emaitza honekin Eunatek txapelketako bigarren postua ia zihurtatu du proba bakar baten faltan, hain zuzen ere, Kanaria Handietako "El Confitalen" jokatuko dena abenduaren hasieran.