basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen89.jpg
Besteak 13
urria
2010

Hamar onenen artean amaituz lan txukuna burutu zuten Llanosek eta Berasateguik 2010eko Ironman-ean

Podiumetik gertu izan zen bizkaritarra eta arabarrak 2009ko emaitza ondu zuen

Nazioarte mailan onenekin lehiatzeko moduan daudela erakutsi dute beste behin BAT Basqueteam-eko triatletek. Aurreko larunbatean denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenari egin zioten aurre, Hawaii-ko Ironman-a. Urtero bezala proba benetan gogorra suertatu zen, 3,8 kilometroko igeriketa saiioa, 180 kilometro bizikleta gainean eta amaierako maratoiak argi uzten duen bezala. Eneko Llanosen asmoa berriz ere podiumera igotzea zen, 2008an bigarren amaitu eta gero. Atzetik aurrera egin zuen triatleta arabarrak baina hasieran galdutako denborak baldintzatu zuen bere jarduna, denbora gehiegi galdu baitzuen igeriketa eta txirrindularitza saioetan. Maratoia burutu aurretik 17. postuan sailkatuta zegoen arabarra baina esfortzu ikaragarria eginez onenen artean sartzea lortu zuen. Azkenean 8 ordu, 22 minutu eta 2 segundo behar izan zituen zazpigarren postuan amaitzeko.

Virginia Berasateguik bestalde argi erakutsi zuen 2009ko hirugarren postua ez zela kasualitatea izan. Asko sufritu zuen bizkaitarrak bizikleta gainean eta sabel aldean zuen minaren eraginez postu asko galdu zituen sailkapenean. Lasterkaldiarn lehen 10 kilometroetan arazoekin jarraitu zuen baina azken txanpan sekulako erakustaldia eman zuen Berasateguik, ezustean 4 postura jauzia emanez. 9 ordu, 16 minutu eta 47 segundo behar izan zituen proba amaitzeko.