basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen82.jpg
Besteak 30
abuztua
2010

Denboraldiko lehen garaipena Patxi Usobiagarentzat europako txapelketa jokatzeko bi asteren faltan

(2010/08/29) Sorbaldan izandako lesioa erabat ahaztu duela erakutsi du eibartarrak

Modu ezinhobean amaitu du Patxi Usobiaga azken asteetan egin duen Asiako egonaldia Munduko Kopako lidertza eskuratuz. Txinan orain bi aste lortutako zazpigarren postuaren ostean Patxik edertik prestatu zuen Koreako hitzordua. Chungeon-en jokatutako txapelketa Leisure Games ekitaldiaren barnean jokatu da, beste hamaika kirolekin batera. Bart jokatutako finalean Patxi Usobiagak lan txukuna egin du, eibartarra izan zen igarobide erabakiorra gainditzen bakarra. Bertatik pasatzerakoan egin zuten kale bere aurkaririk nagusienak, Ramón Julian, Sachi Amma eta Adam Ondra besteak beste.

Munduko kopako egutegiaren lan erdietan Patxi Usobiagak eskuratu du behin-behineko lidertza 223 punturekin, bigarren sailkatua Ramón Julian da 214 puntu dituela eta hirugarren Adam Ondra txekiarra 192 punturekin.

Hurrengo asteetan denboraldiko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa izango du Patxik Innstbruck-en jokatuko den europako txapelketarekin, irailaren 14tik 18ra jokatuko dena.