basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen72.jpg
Besteak 09
uztaila
2010

Patxi Usobiaga Munduko Txapeldunak Chamonix-en hasiko du denboraldia astelehenean

(2010/07/09) Bi helburu nagusi izango ditu, Munduko Kopa eta Europako Txapelketa

BAT Basque Team-en babespean ari den Patxi Usobiaga eskalatzaileak Chamonix-en (Frantzia) hasiko du denboraldia hurrengo astelehenean Munduko Kopako lehen probarekin. Azaroa erdira arte bederatzi proba egingo ditu guztira eibartarrak, sei izango dira Munduko Koparako puntuagarriak eta batez ere Europako Txapelketa izango du jomuga nagusia, Innsbruck-en (Austria) jokatuko dena irailaren 14tik 18ra.

Europako hitzorduez gain, Frantzian, Italian, Belgikan, Eslobenian eta Austrian, Usobiagak bi alditan bidaiatu beharko du Txinara eta behin Koreara, Munduko Kopako egutegiak hala eskatuta. Txapelketa honek sei proba ditu guztira eta eskalatzaileen bost posturik onenak hartzen dira kontuan azken sailkapenean. Aurten bere biziko garantzia izango du Kopak, Munduko Txapelketa ez baita jokatuko 2011ra arte Arcon (Italia). Munduko Kopa eta Innsbruckeko Europako Txapelketa, hauek dira Patxiren helburu nagusiak denboraldi berrirako.

Patxi Usobiagak (Eibar, 1980-09-07) 2009ko uztailean irabazi zuen Munduko Txapelketan Quingain (Txina). Bi aldiz irabazi du Munduko Kirol eskalada Kopa (2006, 2007) eta Europako txapelketa irabazi du senior mailan eta hemezortzi urtez azpikoan. Gainera nazioarte mailako lehiaketen artean Serre Chevalier Masterra eta Arco Rock Legend 2007a irabazi ditu besteak beste. Munduko txapela irabazteaz gain iaz Munduko Kopa azkenera arte lehiatu zuen nahiz eta sorbaldan izandako lesio batek buruhauste asko eman. Azkenean abenduan egin zioten ebakuntza eta honek ohi duen entrenamendu plangintza burutzea eragotzi dio.

Bi helburu nagusi

Euskal eskalatzailearen palmaresak nazioarte mailako titulu guztiak biltzen dituen arren gogotsu azaldu da onene artean jarraitzeko asmoz: “Maila gorenean jarraitzeko motibazioa dudan bitartean esfortzu guztia jarriko dut garaipen gehiago lortzeko. Aurten, egia da, lesioak ondo entrenatzea galerazi didala orain bi hilabetera arte, beste urte batzuetan sei hilabetekoa prestakuntza gisa hartzen nuela kontuan hartuta. Hori bai, nire benetako helburuak aurten Munduko Kopa eta Europako Txapelketa topera lehiatzea da”

Patxi Usobiagaren egutegia jarraian:

• MUNDUKO KOPA, Chamonix (Frantzia) Uztailak 12/13
• ARCO ROCK MASTER, Arco (Italia) Uztailak 16/18
• Master BRIANCON, Briancon (Frantzia) Uztailak 29/31
• MUNDUKO KOPA, Xining (Txina) Abuztuak 20/21
• MUNDUKO KOPA, Chuncheon (Korea) Abuztuak 28/30
• EUROPAKO TXAPELKETA, Innsbruck (Austria) Irailak 14-18
• MUNDUKO KOPA, Puurs (Belgika) Irailak 24/25
• MUNDUKO KOPA, Huaigi (Txina) Urriak 29-30
• MUNDUKO KOPA, Kranj (Eslobenia) Azaroak 13-14

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da BAT Basque Team-en xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Ekimena Eusko Jaurlaritza —Kultura Sailaren bitartez— eta Euskal Irrati-Telebistaren (EITB) babespean gauzatu da. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzearen aldeko apustua berenganatu duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, La Caixa, IMQ eta Cespa-Ferrovial. BAT Basque Team-ek laguntza ematen die goi mailako kirolariei eta hauen entrenatzaileei, prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta xede berari jarraituz lan egingo du modalitate desberdinetako kirolariekin eta maila goreneko kirol erakundeekin. Fundazioaren beste zeregin batzuk dira kirol prestakuntza eta heziketa optimizatzen laguntzea eta maila goreneko kirolari aplikatutako ikerkuntza sustatzea. BAT Basque Team marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da, kirol mota olinpikoak, ez olinpikoak eta egokituak barne hartuta.