basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen71.jpg
Besteak 07
uztaila
2010

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza bihar 04:30etan aterako dira Broad Peak-eko gailuarren bila

(2010/07/07) Mendiaren hiru tontorrak kateatu nahi dituzte alpetar erara eta bide berri bat zabalduz

BILBO, 2010eko Uztailak 7, asteazkena. Broad Peak-eko Oinarrizko Kanpalekuan albiste pozgarriak heldu dira gaur goizen, eguraldi iragarpenek hobekuntza nabarmena aurreratu dute datozen lau eguneratako. Hori da, hain zuzen ere, gure mendizaleek nahi zutena. Bihar aterako dira. Hiru tontor, hiru alpinistentzat, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarentzat.

Oinarrizko Kanpalekuan motxilak prestatzen ari dira orain: 12 kilo garraiatuko ditu bakoitzak, Broad Peak-en bide bat zabaltzeko behar den materialarekin. Hiru gailur dituzte aurretik: Iparraldekoa (7.550 metro), Zentrala (8.013 metro) eta Nagusia (8.047 metro) eta ondobidean 4 gau eta 5 egun igarotzeko plangintza. Zamaketaririk gabe, oxigenorik, altuerako kanpalekurik aurretik prestatu gabe eta soka finkorik gabe; hirurak bakarrik eta ahalegin batean. Bidea zabalduz eta aurretik topatuko dituzten oztopo guztiak gainditu nahian. Ilusioz gainezka eta sasoiko daude. Ordu gutxi barru izango da hitzordua, goizaldeko 04:30etan. Hastear da espedizioa.