basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen70.jpg
Besteak 01
uztaila
2010

“Safran” itsasontziak eraman du Espainiako Itzulia Bartzelonako helmugan bigarren amaitu eta gero

(2010/07/01) Bostgarren postuan amaitu du azkenik Iker eta Xabiren Movistar itsasontzia

Hasieratik faboritoa zenak eraman du garaipena eta itzuliko azken sailkapena, seigarren etapan bere herrikide den BNP ontziak garaipena eskuratu eta gero. Podiiumeko hirugarren postuan sailkatu da azkenik Estrella Damm.

Azken etapak Mallorcako Palma eta Palamos lotu ditu, guztira 225 itsasmila. Oso jardunaldi bizia izan da, emozioz betea. Garaipena azken 5 milatan erabaki da PRBren alde, bigarren eta bostgarren sailkatuen artean 10 minutuko aldea egon delarik, 36 orduz nabigatzen aritu eta gero.

Movistarrak aukera guztiak galdu zituen, garaipena beharrezkoa zuen sailkapenean postuak aurreratzeko baina alperrikako lana izan da. Sei etapak jokatu ostean horrela geratu da azken sailkapena:

1. SAFRAN

2. PRB

3. ESTRELLA DAMM

4. W HOTELS-NOVA BOCANA

5. MOVISTAR

6. GAES CENTROS AUDITIVOS

7. CENTRAL LECHERA ASTURIANA

8. PAKEA BIZKAIA