basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen16.jpg
Besteak 17
abendua
2009

BAT gabonetako umeen parkean.

BAT Basque Teameko kirolariak umeen gabonetako parkean izango dira.

Euskadin eliteko kirola sustatzeko asmoz eratu zen BAT Basque Team fundazioa BECen izango da, Umeen Gabonetako Parkean (UGP). Kirolari ezagun-ezagunak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren erakustokian izango dira ostiralean, abenduak 18. Bertan, errokodroma bat ere izango da, eta borroka libre eta taekwondo erakustaldiak antolatuko dira.

Bertaratuko direla egiaztatu duten kirolarien artean, Alberto Iñurrategi mendizalea, Efrén Vázquez pilotua, Jon García (taekwondoa) eta Maider Unda (borroka librea) borrokalariak, Irati Anda eskalatzailea, Patxi Peula eta Iñigo Vidondo patinatzaileak edota Aitor Oroza txirrindulari paralinpikoa nabarmen daitezke. Hauek guztiak Kultura Sailaren erakustokian izango dira ostiral arratsaldean, 15:30etatik 20:00etara bitartean.

Eliteko euskal kirolaren ordezkari hauekin hitz egiteaz gain, bertara inguratzen direnek errokodromoan trebatzeko aukera ere izango dute egun osoan, Irati Andaren kategoriako eskarmentu handiko espezialista baten eta beste monitore batzuen laguntzaz. Era berean, 17:00etatik 18:00etara bitartean, Irati Andak borroka librearen erakustaldia eskainiko du. Beijingeko Olinpiar Jokoetan parte hartu ondoren, Andak brontzezko domina lortu berri du espezialitate horren Munduko Txapelketan. Amaitzeko, 18:00etatik 19:00etara, erakustaldi berri bat eskainiko da. Oraingo honetan, azken olinpiadan taekwondo deritzon borroka-motan parte hartu zuena Jon García izango da erakustaldiko protagonista.