basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen20.jpg
Besteak 19
azaroa
2009

BAT-ek lankidetza-akordioak berritu ditu.

BAT Basque Teamek lankidetza-akordioak berritu ditu Naturgas Energia, Cespa, IMQ eta La Caixarekin.

BAT-eko presidente Blanca Urgell Kultura sailburuak eta lau konpainietako zuzendaritzetako kideek lankidetza-konpromisoa izenpetu dute eliteko euskal kirolarien aurrean

Eusko Jaurlaritzak eta EITBk eratutako fundazioak laguntza eskaintzen die hogeita hamarren bat espezialitate olinpiko eta ez olinpikoetan eta kirol egokituan diharduten 60 atleta baino gehiagori

Aurten, laguntza horiez baliatu diren kirolariek bi mundu-txapelketa eta Europako txapelketa bat irabazi eta bost domina eskuratu dituzte nazioarteko lehiaketetan, baita beste lau domina ere txirrindularitza egokituaren munduko txapelketan

Getxo, 2009ko Azaroak 18.- BAT Basque Team Fundazioko presidente Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak babesletza berritzeko akordioak sinatu ditu gaur goizean erakundeari lotutako lau enpresa hauekin: Naturgas Energiarekin babesle nagusitzat, eta Cespa-Ferrovial, IMQ eta La Caixa-rekin laguntzaile ofizialtzat. BATeko presidenteaz eta aipatutako lau enpresetako zuzendaritzetako kideez gain, ekitaldian, Fundazioaren laguntzez baliatu diren eliteko euskal kirolari ugari ere izan dira, hala nola, Iñaki Lejarreta eta Hodei Mazkiaran txirrindulariak, Efrén Vázquez pilotua, Alberto Iñurrategi mendizalea, Patxi Usobiaga eskalatzailea, Ekaitz Saies piraguista, Jon García taekwondista, Tati Garmendia eskubaloi-jokalaria, Patxi Peula patinatzailea edo Maider Unda borrokalaria.

Ekitaldia Getxon (Bizkaia) egin da, BAT Basque Team-ek Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan duen egoitzan. Enpresa babesleen izenean, honako hauek parte hartu dute: Fernando Bergasa, Naturgas Energiako zuzendari nagusia, Negozio Liberalizatuko zuzendari nagusi Enrique Palomino, Baliabideen eta Erakundeekiko Harremanen korporazio-zuzendari Rafael Careaga eta Erakundeekiko Harremanen zuzendari Antonio Oña ondoan zituela. Cespa-Ferrovialen ordezkari gisa, pribatuen eta tratamenduen ordezkari Roberto Manterola etorri da; IMQren izenean, Sustapen eta Garapeneko zuzendari Javier Agirregabiria bertaratu da, eta La Caixa-ren ordez, Ana Guzmán, finantza-erakundeak Euskadin duen ordezkari nagusia.

Gaur egun BAT Basque Team-ek 30 modalitate desberdinetako 60 kirolari baino gehiago babesten ditu, modalitate olinpiko eta ez olinpikoak eta kirol egokitua barne. Erakundeak laguntza integrala eskaintzen die, ez soilik dirulaguntza edo beka bat, alderdi biomedikoetan eta prestakuntza eta komunikazio alorretakoetan ere sostengua emanez. BAT Basque Team Euskadi Kirola Fundazioaren merkataritza-marka da. Fundazioa 2007an eratu zuten bazkide sortzailetzat Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskal Irrati Telebistak.

Goi-mailako euskal kirolaren garapena bultzatzea da ekimenaren xedea, Euskadiko kirolariek ordezkaritza zabala izan dezaten goi-mailako kirol lehiaketetan. Babesle sortzaileez gain, Fundazioak babesle pribatuen laguntza ere izan du, Naturgas Energia, Cespa-Ferrovia, Igualatorio Médico-Quirúrgico (IMQ) eta La Caixa tarteko direla. Hauek guztiek lankidetza-akordioak berritu dituzte gaur. Erakundeak laguntza ematen die kirolariei eta hauen entrenatzaileei prestakuntza hobetzeko modua izan dezaten, eta aholkularitza ere eskaintzen die kirol-medikuntzari dagozkien kontuetan. Ildo honetan, “BAT Basque Team” marka Euskadiko eliteko kirolaren erreferentzia nagusia izatea lortu nahi da.

Aurten, BAT Basque Team-en babespeko kirolariek lortu dituzten garaipenen artean, Patxi Usobiaga eskalatzaileak eta Ekaitz Saies piraguistak lortutako munduko txapelak nabarmendu behar dira. Bestalde, Oiana Blanco judokak eta Maialen Chourraut piraguistak zilarrezko dominak lortu zituzten beren espezialitateetako munduko txapelketetan eta Maider Unda borrokalariak brontzezko domina beren jarduera-esparruetan. Pistako txirrindularitzan ere, brontzezko domina lortu da Europako Txapelketaren azken edizioan Unai Elorriagaren jardunari esker. Horrekin batera, Virginia Berasategui triatletak Hawaiko Ironman-ean egindako lan aparta nabarmendu behar da, hirugarren postua lortu baitzuen. Amaitzeko, Euskal ordezkariek txirrindularitza egokituaren azken munduko-txapelketan lortutako lau dominak (urrezko bi, zilarrezko bat eta brontzezko bat) ere azpimarratu behar dira.