basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen26.jpg
Besteak 07
iraila
2009

Oiana Blanco Muduko Txapeldunorde.

Oiana Blancok Donostian erakutsi du Munduko Txapelketan lortutako domina.

Holandako Rotterdam hirian eliteko judoan sarrarazi duen orain arteko sailkapenik onena (Holanda) lortu ondoren, Oiana Blanco hedabideen aurrean azaldu da gaur goizean Donostian. Usurbil Judo Klubeko kirolaria munduko txapeldunorde bihurtu da 48 kg-z beheko kategorian, finala Fukumi japoniarraren aurka galdu ondoren.

Blancok lehiaketa bikaina egin zuen, eta aurkariak bata bestearen atzetik garaitu zituen, maisutasun osoz. Lau borroka egin zituen guztira, baina berariaz azpimarratu behar da Frederique Jossinet (Frantzia) Europako eta munduko oraingo txapeldunaren aurka jokatutakoa, final-laurdenetan garaitu baitzuen. Honela, 26 urte dituela, Oiana Blancok bere kirol karrerako emaitzarik onena lortu du.

Oiana Blancok (Orio, 1983), BAT Basque Team-en babespean, Tblisin (Georgia) jokatutako Europako Txapelketan lortu zuen 5. postuari eta Madrilgo World Cup-en eskuratutako zilarrezko dominari gehitu die azken titulu hau.

Holandan lortutako zilarrak munduko rankingeko lehen postuetan kokatu du euskal kirolaria, Olinpiadetan pentsatzeko aukera ere luzatuz, horixe baita Oiana Blancok datozen urteotarako finkatua duen helburua: postu bat lortzea talde espainiarrean Londreseko 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko.

Oiana Blancok, goi-mailako euskal kirola bultzatzea xede duen BAT Basque Team erakundearen babesa izan du. Ekimena Eusko Jaurlaritzak bultzatu du Kultura Sailaren bitartez eta Euskal Irrati-Telebistarekin (EITB) batera. Hauez gain, badira eliteko kirola sustatzeko interesa duten babesle pribatuak ere, hala nola, Naturgas Energia, La Caixa, IMQ eta Cespa-Ferrovial. Ekimen honek sostengua ematen die goi-mailako kirolariei prestakuntza hobetzeko. Kirol heziketa eta prestakuntzaren hobekuntza bultzatzea eta kirolari aplikatutako ikerketa sustatzea dira Fundazioaren beste zeregin aipagarri batzuk.