basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen28.jpg
Besteak 14
uztaila
2009

Patxi Usobiaga irabazle Chamonixen.

Patxi Usobiagak Munduko Kopako lehendabiziko saioa irabazi du Chamonixen.

10.000 ikusle baino gehiago bildu ziren Chamonixeko eskalada gune ospetsuan. Bertan lortu du Patxi Usobiagak Munduko Kopako hastapeneko proban irabaztea. Astelehen gauean jokatu zen finala, Munduko Txapelketatik etorri eta egun gutxira. Saio erabakigarrian euskaldunak akats gutxi egin zituen, konfiantzaz gainezka eta erregulartasun handia erakutsiz. Txinan arerio izan zituen hainbat eskalatzaile izan ziren finalean: Adam Ondra, Sachi Amma, Romani Desgrages, Ramón Julian, Manuel Romani, David Lama eta Thomas Tauporn lehiatu ziren azken txanpan ikusleen babesarekin.

Munduko rankingean buru dagoen eskalatzaileak “top” egitea lortu zuen, maila gorenera iristea, sailkapenekoan nahiz finalaurrekoan. Azkenaurreko igoeran azaldutako mailak final handian azken postuan lehiatzeko aukera eman zion eibartarrari. Orduan azaldu zuen Patxi Usobiagak bere nagusitasuna, nahiz eta azken heldulekuan hutsi egin. Azken sailkapenean 6 mugimenduko aldea atera zion Amma Sachi japoniarrari eta 7 David Lama hirugarren sailkatuari.

Amaieran, Usobiagak egindako balorazioa ezin baikorragoa zen: “Oso gustura sentitu naiz, erraz eskalatzen eta hortaz ez da hain gogorra izan niretzat. Azken heldulekuan jauzi naiz baina ordurako garaipena poltsikoan zegoen ”. Azken garaipenek konfiantzaz gainezka utzi dute BAT Basque Teameko kirolaria: “Bi helburu nituen aurten, Munduko Txapelketa eta Munduko Kopa. Horietako bat lortu dut eta bestearen hasiera ezin hobea izan da niretzat. Motibazioa handia da Bartzelonara begira.

Taipeiko Kaoshsiung hirira abiatuk da datozen orduetan Patxi Usobiaga, bertan World Games txapelketan hartuko du parte. Munduko kopako bigarren saioa Bartzelonan jokatuk da, abuztuaren 8tik 9ra bitartean.