basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen29.jpg
Besteak 09
uztaila
2009

Eneko Llanos Ironman Triatloian.

Eneko Llanos berriz ere bigarren Frankfurteko Ironmanean.

2.300 parte hartzaile bildu zituen Europako txapelketarik garrantzitsuenak. Eneko LLanosek proba dotorea burutu zuen. Waldseeko lakuan jokatu zen igeriketako saioa, bizikletarekin bete beharreko lana Hochstadten egin zuten triatletek eta bukatzeko korrika saioa Meno ibaiaren ertzean jokatu zen. Gasteiztarrak agindu zuen proban hasieratik eta azkenera arte eutsi zion garaipena lortzeko esperantzari. Hala ere azken itzulian Timo Bracht alemaniarrak jo zuen aurrera, BAT Basque Teameko triatleta gaindituz Frankfurteko helmugan. 7 ordu, 59 minutu eta 15 segundo behar izan zituen irabazleak txapelketa lortzeko. Enekok berriz ezin izan zuen 8 ordutako muga gainditu eta 22 segundo gehiago behar izan zituen helmugan. Chris McCormack australiarran izan zen hirugarrena Frankfurten.

Eneko Llanosen hurrengo helburu nagusia, denboraldiko garrantzitsuena, Hawaiiko Ironmana izango da, urriaren 10ean.