basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen31.jpg
Besteak 06
uztaila
2009

Patxi Usobiaga Munduko Txapelduna.

Patxi Usobiaga Munduko eskalada txapelduna Txinan.

Laugarrenean bai, azken 3 edizioetan zilarrezko domina lortu ondoren Munduko txapelketa eskuratu zuen atzo Patxi Usobiagak Xinig-en (Txina). Emozio handiko finala jokatu zuten Patxik eta Adam Ondra bere aurkari zuzenak eta txapelketa azken heldulekuan erabaki zen. 28 urteko eibartarrak bere esperientzia baliatu zuen, Ondra, etorkizuneko eskalatzailea izan daitekeen 16 urteko txekiarraren aurrean.

Garaipen honi esker Patxi Usobiagak (Eibar, 1980-9-7) bere kirol ibilbidea borobiltzea lortu du Munduko 2 Kopa, Europako txapelketa eta beste hainbat garaipen lortu eta gero.