basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen32.jpg
Besteak 15
ekaina
2009

Garaipenak Euskal Triatletentzat.

Asteburu borobila BAT Basque Teameko triatletentzat, Zarautzen eta Bonnen lortutako garaipenekin.

Garaipena lortu dute Eneko Llanosek, Ainhoa Muruak eta Virginia Berasategik, parte hartu duten proba ezberdinetan. Zarautzen jokatu zen larunbatean estatuko triatloi aipagarrienetarikoa eta bertan Eneko LLanosek ez zuen areriorik izan. Gasteiztarrak igerian 2 kilometro, 80 bizikletan eta 20 kilometroko korrikaldi saioa bete zuen. Oso proba erregularra burutu zuen Enekok, igeriketan oinarrituz azken garaipena. Zarauzko helmugan minutu bat eta hamalau segundo atera zizkion BAT Basque Teameko triatleta den Mikel Elgezabali. Hector Llanos, Enekoren anaia, hirugarrena izan zen helmugaratzen.

Emakumezkoen mailan Ainhoa Muruak txapela lortu zuen bere jaioterrian, distantzia ertainetan ederki moldatzen dela erakutsiz. Aise menderatu zituen arerio guztiak, 6 minutu eta 38 segundoko aldea lortuz Martina Dogana bigarren sailkatuarekiko.

Asteburuko beste albiste pozgarria Virginia Berasategiren eskutik heldu zen, Alemaniako Bonn hiriko triatloian garaipen handia lortuz. Hasieratik amaiera arte proban agindu zuen Berasategik, maila ikusgarria azalduz eta sasoi puntu bikainean dagoela berretsiz.