basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen33.jpg
Besteak 03
ekaina
2009

Munduko errekor berria Richard Oriberentzat.

Beijingo arrakastaren ondoren Munduko errekor berria ezarri du Richard Oribek.

Garaipenak bata bestearen atzetik biltzen ditu nazioarte mailan igerilari donostiarrak. Aurreko asteburuan Alemaniako Nazioarteko irekian hartu zuen parte Berlinen. Bertan 400 igerilari baino gehiago bildu ziren, tartean nazioarte mailako herrialde indartsuenetako ordezkariak. Oraingoan Oribek birritan ondu zuen ezarritako marka 100 metro libreetan. Hasteko Europako errekor berria ezarri zuen kanporaketetan eta finalean berriz Munduko markarik onena ezarri zuen 1:22:43ko denborarekin. Emaitza honekin argi erakutsi du Oribek mundu mailako igerilari ezinduen artean onenetarikoa dela.