basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen34.jpg
Besteak 01
ekaina
2009

Europako Piraguismo Txapelketa.

BAT Basque Teameko piraguistek lan txukuna burutu dute Europako txapelketan.

Ur bizietako Europako txapelketa jokatu da azken egunetan Ingalaterrako Nottingham hirian. Bertan lehiatu dira Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Jon Ergüin eta Joan Crespo euskaldunak. Emakumezkoen K-1 mailan Maialen Chourrauten lana izan zen aipagarriena. Bere hitzetan “eskakizun handiko ur-eremua antolatu zuten britainiarrek, atsedenik gabekoa”. Hala ere onenekin lehiatzea lortu zuen lasartearrak, finalean 6. postuan amaituz. Emaitza honekin

Ander Elosegik berriz ezin izan zuen finalaurrekoetan azaldutako maila errepikatu C-1 kategorian. Finalaurrekoetan 4. postuan amaitu eta gero finalean eslovakiarrek agindu zuten goitik behera. Elosegik 9. amaitu zuen eta txapelketa eta garaipena Michal Martikan piraguistarentzat izan zen, Beijingen lortutako urrea errepikatuz. Maila berean 14. izan zen Jon Ergüin eta K-1 mailan 25. postuan amaitu zuen Joan Crespok.