basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen41.jpg
Besteak 05
maiatza
2009

“IBATOUR” Body Board Txapelketa.

IBATOUR txapelketako lidertza eskuratu du Eunate Aguirrek Brasilen irabazi eta gero.

Hirugarrenean lortu du Eunatek bere helburua, txapelketa nagusiko proba bat irabaztea. Aurreko bi saioetako azpitxapelduna izan ondoren Eunatek denboraldi hasiera bikaina ez dela kasualitate hutsa erakutsi du beste behin. Salvador de Bahiako Armacao hondartzan jokatu da azken egunetan “Cobra Dagua” txapelketa. Bertan mundu mailako bodyboarder onenak bildu dira, nahiz eta “Grand Slam” mailako proba ez izan. Bizkaitarrak txapelketa bikaina burutu zuen hasieratik eta finalean erraz menderatu zuen bere arerioa, Mayra Venturin brasildarra. 6,25 eta 7,25 puntuko olatuek aukera paregabea eman zioten Eunateri txapela janzteko eta amaieran ia puntu bateko aldea atera zion aurkariari.

“Cobra Dagua” txapelketan lortutako garaipena lehendabizikoa izan da Eunaterentzat IBATOUR zirkuituan. Gainera, orain arteko liderra izan den Neymara Carvalho gainditu du bizkaitarrak sailkapen nagusian, Carvalho bera finaletik kanpo geratu eta gero.