basqueteam fomenta el deporte de alto nivel del País Vasco

Webgune honek berezko eta beste bitarteko batzuen Cookie-ak erabiltzen ditu informazioa jaso eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzeak horien instalazioa onartzea dakar. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka, eta nahi izanez gero, bere disko gogorrean instalatzea ekidin dezake, horrek webgunean nabigatzeko arazoak sor ditzakeela aintzat hartu behar duen arren.

Onartu Nola konfiguratu
Imagen43.jpg
Besteak 27
apirila
2009

Eunate Aguirre Santa Catarinan.

Sasoiko dagoela berretsi du Eunate Aguirrek Brasilgo Santa Catarinan lortutako bigarren postuarekin.

IBA World Tour zirkuituan ari denetik denboraldi hasiera ikusgarriena burutzen ari da sopeloztarra. Gutxigatik ez du irabazi denboraldiko bigarren proba, Katherine Melo Bodyboarding Pro 2009-a. Aukeratutakoen artean dago Brasilgo saioa, Grand Slameko proben barruan eta honek gainontzekoak baino puntu gehiago jartzen ditu jokoan. Finalerako bidean Eunatek nahiko erraz gainditu zituen bere arerioak, titulurako zenbait faborito barne. Catarina Sousa eta Rita Pires utzi zituen bazterrean, final zortzirenetan eta final laurdenetan hurrenez hurren. Finalaren atarian Eunatek puerto ricoko Natasha Sagardia hartu zuen mendean eta finalean Neymara Carvalho, egungo munduko txapelduna, ezin izan zuen menderatu. Santa Catarinan egindako lan bikainaren ondorioz sailkapen orokorreko 2. postuan jarraitzen du BAT Basque Teameko kirolariak, 2.580 puntu dituela eta Neymara Carvalho brasildarrarengandik 15 puntura.